2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

SAKRAMENTUAK

Eliza Katolikoaren ospakizun garrantzitsuenak dira, horien bitartez Jesusen bizitzan parte hartzen dugu eta Berarekin bat egiten dugu. 
Sakramentu bakoitzak erritual bat jarraitzen du, kristau elkartearen aurrean ospatzen dira eta gotzain edo apaiz batek zuzentzen ditu.

Elizaren sakramentuak 7 dira:

-Bataioa
-Eukaristia
-Sendotza
-Adiskidetzea
-Gaixoen oliadura
-Ezkontza
-Apaizgintza



sacramentos bilaketarekin bat datozen irudiak

HASIERAKO SAKRAMENTUAK
Sakramentu hauen bidez kristau-bizimodua hasten da:


  • BATAIOA
Sarrerako sakramentua da, Espiritu Santua jasotzen dugu eta bizitza berri bat hasten dugu, Jainkoaren seme-alaba gisa eta Elizako kide gisa.
Ikurrak:
Ura, jantzi zuria, olioa


  • EUKARISTIA

Apaizak errepikatzen ditu Jesusek Azken Afarian izandako hitzak eta keinuak:
"Har ezazue eta jan guztiok honetatik, hau nire gorputza da eta, zuentzat remango dena. Har ezazue eta edan guztion honetatik, hau nire odolaren kaliza dela eta..."
Ikurrak:
Ogia eta ardoa


  • SENDOTZA

Espiritu Santuaren indarra jasotzen dugu kristauok eguneroko bizitzan Jesusen lekuko izateko
Ikurrak:
Eskuen ezarpena, krisma


SENDAKETARAKO SAKRAMENTUAK
Kristauek beren indarrak eta itxaropenak berritzen dituzte:


  • ADISKIDETZEA


Gaizki egindakoa onartzen dugu eta Jainkoaren aurrean damutzen gara. Apaizaren bidez, Jainkoaren barkamena jasotzen dugu.
Ikurrak:
Gurutzearen seinalea

  • GAIXOEN OLIODURA

Kristauak gaixotzen direnean (larri), zaharrak direnean edo heriotzatik hurbil daudenenan, Espiritu Santuaren indarra jasotzen dute sakramentu honen bitartez.
Ikurrak:
Olioa, eskuen ezarpena, otoitza

ZERBITZUKO SAKRAMENTUA
Helduaroan egiten dira eta bizitza konpromiso batera lotzen dute:


  • APAIZGINTZA

Gizonek bere bizitza eskaintzen diote Jaunari eta kristauen zerbitzura jartzen du; Espiritu Santuaren indarra jasotzen du.
Ikurrak:
Krisma, eskuak luzatuta

  • EZKONTZA

Espiritu Santua senar-emazteen maitasunean ageri da, leialak eta eskuzabalak izateko laguntza ematen. Bikotekideek beren bizitzak lotzen dituzte  Jesusen bide beretik joateko eta familia bat sortzeko asmoz.
Ikurrak:
Eraztunak, baimena (bai, nahi dut)


2016(e)ko azaroaren 6(a), igandea

Jarrai nazazu!

Jesusen ikasleak haren lehenengo jarraitzaileak izan ziren. Berak, hauen artean, 12 apostolu hautatu zituen dena uzteko Berari jarraitzeko eta Berri Ona aditzera emateko. Haien eguneroko hizkuntza erabili zuen beraiengana hurbiltzeko eta Berarekin ibiltzera gonbidatzeko: 


"Zatozte nirekin eta giza arrantzale bihurtuko zaituztet"


Gaur egunean, kristauok gara Jainkoaren Erreinuaren mezulariak. Gelan, honi buruzko hausnarketa egin dugu, eta pentsatu dugu ea zer esaten didan Jesusek...

Eta niri... Zer eskatzen dit?
Zer utzi behar dut?

ESKER ONEKOA VS ESKERGABEA
LEIALA VS TRAIDOREA
AUSARTA VS BELDURTIA
ESKUZABALA VS ELKARTASUNIK GABEKOA

Kristauok ELIZA osatzen dugu, hau da, Jesusengan sinesten dugunok eta bataioa jaso dugunok Jainkoaren Herria osatzen dugu.
Marrazkiaren gainean sakatu eta abesti bat entzungo duzu. Letra irakurri eta ondo pentsatu bere mezuan...



 Sígueme

Sígueme como el aire a la tierra
Sígueme como la espuma al mar
Sígueme, hasta la vida eterna,
Sígueme sin dudar, sígueme más allá,
Pescaremos personas que busquen la paz,
Vivirás en mi cuerpo, beberás de mi cáliz,
Sígueme, sígueme hasta el final

Sígueme, cuando estés en tinieblas,
Sígueme cuando quieras llorar,
Sígueme, sé la sal de la Tierra,
Sígueme sin dudar, sígueme más allá,
Beberás de la fuente de la libertad,
La paz que te daré no te dejará en paz,
Sígueme y no mires atrás.

Sígueme, cuando ya nada creas,
Sígueme, búscame en la verdad,
Sígueme, y siempre estaré cerca,
Sígueme sin dudar, sígueme más allá,
Si te faltan las fuerzas, yo te daré más,
Yo seré tu maestro, yo te enseñaré a amar,
Sígueme, sígueme humanidad. 


Zer pentsatzen duzu? Jarraituko diogu? 

Ideia ezinhobea!!!

2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

ZORIONAK!!! PAZKOAN GAUDE!

Oso garai berezia bizi gara, kristauontzako egunik garrantzitsuenak: PAZKOA! 
Jesus piztu dela ospatzeko 50 egun dira.

Aste Santua pasata, gure poztasuna adierazteko unea heldu da.
Gogoratuko ditugu Aste Santuko egunik garrantzitsuenak eta horien esanahiak:

ERRAMU IGANDEA

Jesus Nazareten sartu zen eta jendeak Jainkoaren Seme bezala jaso zuen zuhaitz adarrekin.


OSTEGUN SANTUA

Jesusek apostoluekin Azken Afaria hartu zuen. Oso momentu berezia da, batez ere 2 gertakari garrantzitsuak gogoratzen ditugulako:
-Nola Jesusek apostoluei oinak garbitu zizkien
-Eukaristia eratu zuen, ogia eta ardoa hartuz


OSTIRAL SANTUA

Jesusek egindako bidea gurutzea bizkarrean (via crucis) gogoratzen dugu. Bere nekaldia eta heriotza ekartzen digu gogora, gurutze-bideko 14 urtaroetan. Begiratu arretaz Fano margolariak egindako marrazkiak:


















LARUNBAT SANTUA

Bereziki gogoratzen dugu nola igaro zuen Ama Mariak. Nolako sufrimendua izan zuen bere Seme hilik ikusita.



PAZKOA IGANDEA

Baina maitasunak garaitzen du!!! Jesus piztu da eta erakutsi digu maitasunak azken hitza daukala.



Orain, zure txanda da! Zure ustez, zein atal da garrantzitsuena? Komentatu blogean bertan zure ikastetxeko emaila erabiliz, bestela, "anonimo" hautatu eta esan nor zaren eta zein gelakoa.


2015(e)ko martxoaren 14(a), larunbata

JESUSEN BARKAMENA

Jesusek parabolak kontatzen zituen Jainkoaren Erreinua nolakoa den azaltzeko. 
Ardi galduaren parabolan  Jesusek azaltzen digu artzaina Jainko Aita dela, eta horrela jokatzen du gu hainbeste maitatzeagatik. Berak bere ardi galdua bilatzen du, lagunten dio eta, aurkitzen duenenan, besarkatzen eta musuak ematen dizkio bere maitasuna eta poza adierazteko. Horrela Jesusek erakusten digu Jainkoa gure Aita dela, maitatzen gaituela eta, gaizki jokatzen dugunean, barkatzen gaituela, beti.


Aurreko parabolan bezala, Jainko Aitaren barkamena eta etengabeko maitasuna ikus dezakegu hurrengo bideo honetan.




2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna

BAKEA ETA ELKARTASUNAREN ALDEKO GARAIA (BEG-TPS)































ALBOANek 5 minutuko dokumentala prestatu du guri ulerarazteko, zehatz mehatz, zer gertatzen den Kongon eta zein den gure telefonoekiko harremana.


Behin gogoratuta kaperan ikusitako aurkezpena, une ezinhobea da hausnarketa egiteko. 
Pentsatuko dugu nola dauden Kongotarrak, Bijouxek kontatu dizkigun gauzak oso gogorrak dira eta, zoritxarrez, benetan gertatzen ari dira. 
Beraz, ALBOANek antolatutako proiektuan parte harte hartu dugu eta jarduera solidario pila bat egin dugu, adibidez: hamaiketakoa, "bombonera", zinema, Bidezko Merkataritzako denda, Estetidenda... Kontaiguzu zelan izan den zure esperientzia jarduera hauetan, zer egin duzun, zelan pasatu duzun, zer egin ahal dugun kongotarrei laguntzeko...